Gizarteratze-enpresa bat kontratatzen duen enpresak edo administrazioak merkatuak eskatzen dituen kalitate-estandar berberak dituzten zerbitzuak edo produktuak jasoko ditu.

Beraz, lanaren emaitzari dagokionez ez du “nabarituko” enpresa gizarteratzekoa denik, baina jakingo du gizarte-inpaktu positibo bati laguntzen ari dela.

Gainera, ingurunearekiko konpromiso sendoa duten enpresak dira; beraz, konfiantza eta hurbileko tratua emateaz gain, horiek kontratatzeak tokiko ekonomia sortzen eta gure komunitateari zerga-itzulkinak ematen laguntzen du.