Irabazi-asmorik gabeko enpresa bat da, helburu nagusi duena gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei enplegurako sarbidea erraztea, benetako lana eta gizarteratze- eta prestakuntza-laguntza pertsonalizatua eskainiz.

Hori lortzeko, enpresa horiek jarduera ekonomiko bat burutzen dute, hala nola zerbitzuak eskaintzea edo ondasunak ekoiztea merkatuan.

Hau da, beren sektorean enpresa profesional gisa funtzionatzen dute, baina helburu sozial argi batekin: lan-aukerak sortzea eta enplegagarritasuna hobetzea. Horregatik guztiagatik, Gizarte Ekonomiaren parte dira.