Nafarroako EISek (laneratze-enpresak) beren lana aintzat hartzen dute Nafarroako Gobernuaren apustu horrekin, enplegagarritasuna hobetu duten pertsonen kontratazioa sustatzen baitu horietako batean laneratze-ibilbide pertsonalizatua ezarriz.
Nafarroako Gobernuak, deialdi honen bidez: Gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak 2024, “Gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegua sustatzea…” helburutzat duena, diruz laguntzeko modukotzat jo du “Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean gutxienez 6 hilabetez parte hartu duten pertsonak kontratatzea…” https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2024/87/6
Hori aukera handia da gure laneratze-enpresetan lan egiten dutenentzat, enplegagarritasuna eta bizitza soziolaborala hobetuz, enpresa “arrunterako” igarobide gisa.
Helburua gizarteratzea eta laneratzea da. Berritasun hori dela eta, Nafarroako Gobernuak ohiko lan-merkatuan sartzearen aldeko apustu garbia egin du, eta laneratze-enpresetan egindako lanari balioa eman dio.
Eta garrantzitsuena, beren lanaren bidez gizarte-bazterkeriako egoerak iraultzen lan egin duten pertsonen alde egiten du.
EINAk eskerrak eman nahi dizkio Nafarroako Gobernuari berritasun horrengatik, eta enpresei eskatu nahi diegu kontuan har dezaten kontratazio berriak egiteko orduan, sozialki arduratsuak izateaz gain ekonomikoki lagunduak izango baitira.