Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

NAFARROAKO GIZARTERATZE ENPRESEN EGUNA 2020

Datorren asteartean, azaroak 24, 12:00etan, Nafarroako Gizarteratze Enpresen Eguna izango da. Pandemia dela eta, aurten, Nafarroako Gizarteratze Enpresen Elkarteak antolatutako on line topaketa izango da, lanaldi-formatuan. Bertan, Miriam Martón Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Eduardo Sanz presidenteak eta Elkarteko idazkari teknikoak parte hartuko dute, Francisco López-Arceiz, Ekonomia Zientzietako Fakultateko irakasle laguntzaile doktorearekin batera, nafarroako gizarteratze enpresek SROI metodologiarekin egiten duten lanaren eragin soziala ebaluatzeko azterlanaren emaitza aurkeztuko dute. Ikerlan hau Errealitate Sozialaren Behatokiak finantzatutakoa da, erakunde honen zuzendaria Luis Camposek azalduko duenez.

Ekitaldian, Fernando Mendozak eta Luis Azcarate NILSAko eta GAN-NIK-ko zuzendari kudeatzaileek ere parte hartuko dute. Aurten, Nafarroako Gizarte Erantzukizuneko Erakunde gisa aintzatetsitako enpresak dira, lizitazioetan kontratuak erreserbatzeko % 6ko portzentajea betetzen dutenak. Aintzatespen honen helburua da Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean ezarritako gizarte-erakundeentzako kontratuen erreserba betetzearen sustatzea. Kontratuen %6aren erreserba betetzearen garrantzia Gizarteratze Enpresen eta Enplegu Zentro Berezien gizarte-ekintza garatzen laguntzen duelako da, modu zuzenki proportzionalean, eta pertsona ahulenen lan-aukerak sustatzen dituelako kontratazio moduan, azken batean, gizarte-kohesio handiagoa bultzatuz Nafarroan, gizarte-gastuetan aurrezteaz gain (adibidez, errenta bermatuan). Alde horretatik, 2019an, Nafarroako 9 laneratze-enpresek 254 pertsona erabili dituzte gizarteratzeko ibilbideetan, eta %62,5 lan-merkatuan sartu dira ibilbidea amaitutakoan. 2017tik 2019ra bitartean, gizarteratze-enpresetatik igaro ziren pertsonen kopurua %42 handitu da. Gizarteratze enpresen administrazio publikoaren kutxara egindako diru-itzulkinak %46 gora egin du, 709.075,48 €-ra iritsi arte.

Jardunaldiaren amaiera Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko kontseilari Mª Carmen Maeztuk eginen du.

GEE 2020 EGITARAUA
12:00h – HASIERA-ONGIETORRIA
12:05h-MIRIAM MARTÓN, Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansarearen zuzendari-kudeatzailea.
12:15h- EDUARDO SANZ, EINA elkartearen presidentea.
12:25h- LUIS CAMPOS, Observatorio de la Realidad Social-Errealitate Sozialaren Behatokiaren zuzendaria.
12:30h- FRANCISCO LOPEZ DE ARCEIZ, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle laguntzaile doktorea. XABIER BERRADE, EINA Elkartearen Idazkari teknikoa.
12:40h- FERNANDO MENDOZA, NILSAren zuzendari-kudeatzailea.
LUIS AZCARATE, GAN-NIK zuzendari-kudeatzailea.
13h- Mª CARMEN MAEZTU, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko kontseilaria arduratuko da itxieraz.