Zentroa
Zentroaren izena: Carranza Delgado S.L.
Sortu zen urtea: 2003
Lantaldea: 9 pertsona.
Negozio eredua: Irabazi asmorik gabea.
Harremanetarako datuak
Harremanetarako pertsona: Valentín Carranza
Helbidea: Polígono Industrial Ombatillo, Calle B, nº4
31591 Corella
Telefonoa: 948 781 413
Fax: 948 401 401
E-maila: adiscocee@velasadisco.com
Webgunea: www.velasadisco.com
Xedea
Enplegua eta heziketa bazterketa sozialeko egoeran dauden edo egoteko arriskuan daduden pertsonei luzatzea, geroago, lan merkatu arruntean sartzea eragiteko.
Ikuspegia
Carranza Delgadok jasotzen dituen enplegu-eskaera guztiak hartzea, hornitzaileekin eta bezeroekin talde lana egitea, beste erakundeei laguntzea eta Nafarroako Gizarteak guregan jarrita dituen itxaropenak asetzea.
Balioak
Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara, errespetua sustatzen duenak, formakuntza eta talde-lanaren bitartez, langileen konpromezua sustatzen dugu.
Gure bezeroak, gure langileak eta gizartea oro har gure proiektuarekin bat etor daitezela lortzeko lan egiten dugu. Era berean, lan egiten dugu gure trebetasunak eta gaitasunak garatzea lortzeko.
Ekimena, sormena, komunikazioa eta konfiantza sustatzen ditugu eta gure antolaketaren estamentu desberdinen artean.
Eskatzen dugu, orain eta etorkizunean, gure antolakuntzarako erantzunkizuna balore Nagusia bezala.
Zerbitzuen katalogoa
Kandela lurrinduak fabrikatzea
Koloretako eta lurrinezko kandelak egiten ditugu, Espainian eta Portugalen saltzen direnak, produktu anitzaren, sustapen-opariaren eta abarren sektorerako.
Muntaketa industrial txikiak
Piezen muntaketa txikiak eta kalitate-kontrola egiten ditugu, batez ere automobilgintzaren sektorearentzako, Nafarroan edo autonomia-erkidego mugakideetan kokatutako sektore horretako enpresentzat.
Garbiketa zerbitzuak
Lokal publiko edo pribatuenak. Kultur etxeak, kiroldegiak, igerilekuak eta abar.


Kontseilaritzako eta atezaintzako arreta
Lokal publiko edo pribatuenak. Kultur etxeak, kiroldegiak, igerilekuak eta abar.
Gune berdeak garbitzea eta mantentzea
Gure langileak herritarrengandik, gizartetik, hurbilago dauden zereginetan integratzeko bide gisa, enpresa arruntan erabat integratzeko egin nahi dugun zubirako erakusleiho gisa balio digutenak.
Banaketa zerbitzuak
Publizitatea, aldizkariak eta hainbat dokumentu. Corella eta bere eskualdeko herrietan sektore publikorako eta enpresa pribaturako ematen dugun zerbitzua.