Zentroa
Zentroaren izena: Eurolan
Sortu zen urtea: 1999
Lantaldea: 9 langile
Negozio eredua:Irabazi asmorik gabea.
Harremanetarako datuak
Harremanetarako pertsona: Alfredo Picazo
Helbidea: Nafarroa Etorbidea, 3 behea. 31012 Iruñea.
Telefonoa: 948 271 904
E-maila: eurolan@eurolan.es
Webgunea: www.eurolan.es
Eurolanen helburua gizarteratze prozesuan dauden eta gizarte bazterketa diagnostikoa duten pertsonak laneratzea da. Horretarako, errentagarritasun sozialari lehentasuna ematen dion Gizarte Enpresa Solidarioaren ereduaren arabera lan egiten dugu, hori guztia enpresa errentagarritasunarekin eta kalitatearekin bateragarri eginez.
Eurolanen soluzio integralak eskaintzen dizkizugu bulegoko materiala, kopisteria, offset inprimaketa eta inprimaketa digitala, dokumentuen digitalizazioa, irudi korporatiboa eta diseinu grafikoa hornitzeko dituzun beharretarako. Mota askotako bezeroekin lan egiten dugu hainbat sektoretan, eta profesionaltasunez, azkar eta kalitatez erantzuten diegu haien eskaerei.
Gure lanaren ezaugarriak arreta pertsonalizatua eskaintzea, beraien proiektuekiko eta helburuekiko enpatia bilatzea eta baliabideak optimizatzen saiatzea dira.
Gure zerbitzuak kontratatuz, kalitatezko emaitzak lortzeaz gain, elkartasun gutunaren printzipioetan oinarrituriko ekonomiaren eta merkataritza harremanen kontzeptu berria posible egiten lagunduko da: berdintasuna, enplegua, ingurumena, lankidetza, irabazi asmorik eza eta ingurunearekiko konpromisoa.
“Ekonomia solidarioaren printzipioetan oinarrituriko ekonomiaren eta merkataritza harremanen kontzeptua”.
Zerbitzuen katalogoa
Fotokopiak eta koadernaketa
Originalak e-mailez jasotzea: bidali zure artxiboak e-mailez eta jaso zure kopiak edo inprimakiak behar duzun lekuan. Zuri-beltzean zein koloretan, zure beharretara ondoen egokitzen den akaberarekin. Azkartasuna eta kalitatea, oso prezio lehiakorretan.
Mota guztietako akaberak: grapatzea, tolestea, zulatzea, plastifikatzea, karpetan jartzea, koadernatzea… Fotokopiak eta inprimaketa digitala tirada txikietan edo handietan.


Offset inprimaketa eta inprimaketa digitala
Soluziorik onena zure proiektuetarako:
- Inprimaketa digitala tirada labur eta premiazkoetarako.
- Offset inprimaketa tirada handietarako.
- Mota guztietako produktuak inprimatzea: liburuxkak, triptikoak, diptikoak, flyerrak, bisita-txartelak, kartelak, gutun-azalak, karta-paperak, itsasgarriak, karpetak, aldizkariak, katalogoak, taloitegiak, egutegiak, orri-markagailuak, etab.
- Formatu handiko inprimaketa digitala: panelak, olanak, kartelak…
- Inprimaketa
Inprimaketa formatu handian eta kartelak
Panelak, plotterrak, promozio kartelak, argazkiak edo koadroak mihisean, promozio display-ak, roll-up-ak…
Akaberak: forexa, luma-kartoia, biniloa, aluminioa, etab.
Diseinu grafikoa
Forma ematen diegu zere ideiei. Kartelak, liburuxkak, triptikoak, flyerrak, liburuak, aldizkariak, CD eta DVD karatulak, irudi korporatiboa, logotipoak eta abar diseinatzea.
Dokumentuen digitalizazioa
Zure bulegoetan tokia egokitzen laguntzen dizugu, era guztietako dokumentuak, liburuak, planoak, eskriturak, aldizkariak eta abar digitalizatuz, bai zuri-beltzean bai koloretan ere.
Bulego eta papergintza materialaren hornidura
Bulego eta papergintza materialean behar duzun guztia, 24 ordutan gehienez ere. Kautxuzko zigiluak egitea.