Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Zentroa

Zentroaren izena: Josenea Bio S.L.U
Sortu zen urtea: 2002
Lantaldea:
46 langile
Negozio eredua: Irabazi asmorik gabeko laneratze enpresa

Harremanetarako datuak

Merkataritza Saila: 948 880 696
Zuzendaritza Nagusia: Jesús Cía Asensio – 667 431 178
Administrazioa: Arantza Larumbe – 662 382 028
Ingurumen Sekzioa: Elisa Ayape – 678 786 801
Gizarte Saila: Belén Gay – 667 431 180
Bisita Gidatuak: Ibone Gartziandia – 662 381 227

Helbidea: Avda. Aoiz 11, 31440 Irunberri
E-maila: josenea@josenea.bio
Webgunea: www.josenea.bio

Xedea

Hainbat arrazoirengatik (adina, sexua, aurrekariak, etab.) lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egitea, ingurune naturalean modu ekologikoan jarduerak egiten dituzten enpresak sortzea bitarteko gisa hartuta.

Ikuspegia

Beren produktuen kalitatearengatik, langileen duintasunarengatik eta errentagarritasun ekonomikoarengatik gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik balio handia duen enpresa gisa aintzatetsiak.

Balioak

Etika, langileekiko erantzukizuna, Justizia, Berdintasuna, Gardentasuna, Ekologia, Tokiko erantzukizuna, Azken produktuarekiko erantzukizuna

“Balio handia gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik, produktuen eta zerbitzuen kalitate handiarekin”.

Zerbitzuen katalogoa

Infusio ekologikoak

Josenea Bion maitasun handiz zaintzen ditugu gure produktuak, prozesu guztiaz arduratzen baikara,
Baratzetik Katilura. Merkaturatzen ditugun produktu guztiak %100 ekologikoak dira. Haien propietateak, lurrina eta benetako zaporea bermatzen ditugu. Kosmetika organikoa Irati Organic markarekin. Hirugarrenentzako ontziratuak.

Ingurumen sekzioa

Lorezaintzako zerbitzu integralak:
Lorategiak diseinatzea eta gauzatzea. Ureztaketak muntatzea.
Lorezaintzako altzariak eta haurrentzako parkeak. Landatzeko, inausteko eta sasiak kentzeko lanak. Ingurune naturalean degradaturiko eremuak berreskuratzea. Erriberak garbitzea. Baso-berritzeak. Materia organikoaren konpostaje-zerbitzuak. Materia organikoa biltzeko zerbitzua. Bildutako materia organikoa kudeatzeko eta konpostatzeko zerbitzua.

Landare aromatikoen eta sendabelarren laborantza ekologikoa Bordablanca finkan

Joseneak modu ekologikoan ekoizten eta eraldatzen ditu bere landareak, Irunberriko Bordablanca finkan. Landaketa lanak eskuz egiten dira, pestizidarik eta ongarri kimikorik erabili gabe, eta biltzeko, lehortzeko, biltegiratzeko eta paketatzeko prozesuak zorrotz zaintzen dira, egoera onean kontsumitzen direla ziurtatzeko.

Bisita gidatuak

Adin guztietako taldeentzako bisita gidatuak egiten dira Irunberriko Bordablancan dagoen landare aromatikoen eta sendabelarren landaketara. Bordablanca finkak 75.000m2-ko azalera du, eta bertan nekazaritza ekologikoaren errealitatea ezagutu dezakegu, berotegiaren barruan egiten den lana, mintegi eremua, landareen lehorgunea eta medikuntza, usain eta janariak aberasteko propietateak dituzten 50 landare, zuhaixka eta zuhaitz mota desberdin inguru landatzen diren lursailak ikusiz. Gainera, eraikinaren funtzionamendua praktikan ikusteko aukera ematen digun bio-eraikuntzako irizpideekin egindako etxea dago, eguzki energiaz eta energia eolikoz hornitua, konpost-bainuekin. Taldeentzako bisitek ordu eta erdi inguruko iraupena dute.

Laister egonen da bisitagarri Ekonomia Zirkularraren Parkea.