Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Zentroa

Zentroaren izena: Nabut Navarra
Sortu zen urtea: 2003
Administrazaile mankomunatuak:
Inés García, Isidro Rodríguez y Pedro Puente
Negozio eredua: Pertsona bakarreko Sozietate Mugatua (Jabea Fundación Secretariado Gitano izenekoa da)

Harremanetarako datuak

Helbidea: San Blas kalea, 2, 31014 Iruñea.
Telefonoa: 948  342 666 / 615 015 502
E-maila: nabut@nabutnavarra.org
Webgunea: www.nabutnavarra.org

Erantzukizun sozialaren eta kudeaketaren kalitatearen printzipioei jarraiki, Nabuten enpresa jarduera funtsezko konpromiso batzuen arabera eramaten da aurrera, hala nola:

Kalitatezko zerbitzuak eskaintzea: gure helburu nagusia gure bezeroak gogobetetzea da, bikaintasun estandar gorenak dituen zerbitzua emanez, hurbileko tratua eta kostu egokia eskainiz.

Gizarte ekonomiaren aldeko apustu sendoa: 2003. urtean hasi ginenetik, guztiz bestelako ekonomia baten alde egiten dugu apustu, pertsonengan eta gure helburu sozialean oinarritutako ekonomiaren alde, alegia. Gure bideragarritasuna eta errentagarritasuna bermatu ahal izateko aukera emanen digun kudeaketa ekonomikoko eredua. Lortutako etekinak langileen kontratazioan, enpresaren azpiegituren hobekuntzan eta langileen lan baldintzetan inbertitzen dira.

Enplegua sustatzea: lanpostuak eskaintzen dizkiegu, aukera faltarengatik edo hasierako lan prestakuntzaren beharrarengatik, beren bizitza ibilbidean lan aukera egonkor eta etengaberik lortu ez duten pertsonei.

Banakako prestakuntza ibilbideak ematea: : lanpostu batean jardunez, langileari gizarte eta lan arloetako laguntza emanez eta ohiko lan merkatuan sartzeko beharrezko gaitasunak eskuratuz. Gure langileen %80 gizarte zailtasunak dituzten pertsonak dira.

Langileen jarduera berdintasun baldintzetan egiten dela bermatzea: horretarako, gizonen eta emakumeen beharrak asetzeko beharrezko neurriak hartuko dira, eta haien jarduera berdintasun baldintzetan gauzatzen dela bermatuko da. Hainbat motatako neurriak, hala nola langileen kontziliazioa erraztea eta erantzukizuneko karguetan emakumearen figura indartzea. Nabuten plantillaren %50 baino gehiago beraien ardurapean seme-alabak dituzten eta gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeak dira.

Zerbitzuen katalogoa

Garbiketa integralak

2011. urteaz geroztik, Nabutek garbiketa integralak egiten ditu bulegoetan eta zentroetan. Etxebizitzetako garbiketak: puntualak, obra amaierako mantentze-lanak, pisuen hustuketak eta prest jartzea. Komunitateetako garbiketak. Elkarte gastronomikoak. Komun publikoen garbiketak.

Ezustekoen aurrean erantzuten duen, bere langileen jarraipena egiten duen eta sor daitekeen edozein gorabeheraren aurrean zerbitzua emateko konpromisoa hartzen duen enpresa baten esperientzia eta segurtasuna ematen dugu.

Nabut Navarra ikuztegia

Arropak industria-prozesuan garbitzen eta lisatzen ditu. Zein sektoretan egiten da lan: ostalaritza, uniformeak, aterpetxeak, pentsioak, landetxeak eta egoitza-zentroak.

Etxeko lanak

Pertsona egonkorrekin orduzko etxe-garbiketa. 

Zerbitzu osagarriak aretoetan

Atezaintza-lanak: zerbitzu anitzeko aretoak irekitzea, ixtea eta garbitzea.

«El Fogón Errante» sukaldea

Gure sustraietan sakontzeko eta gure platerak gure bezeroak dauden lekura eramateko modu bat da: hurbiltasuna, iraunkortasuna, urtarokotasuna, kalitatea eta zaporea.

Ba al zenekien?

Nabut Nafarroak modu esponentzialean handitu duela bere lan jarduera, lantaldeko kide kopurua handituz (25 langile baino gehiago), proiektu berriak hartuz. Kontratu erreserbarekin sentsibilizaturik dauden udalerriei esker, esperientzia pilotu bati ekin diogu, Iruñeko alde zaharreko hainbat kaletan dauden erabilera anitzeko aretoak kudeatuz. Gainera, aurten esperientzia errepikatu dugu udan Biurdanako parkeko udal komunak kudeatuz.

Elkarte gastronomikoetako garbiketa jarduera sendotu egin da, zerbitzu integrala eskainiz, arropa garbituz, eta txandak areagotuz maiztasun handiagoko garaietan.

Nabutek barne prestakuntza kualifikatua ematen die bere langileei, gure bezeroen beharrei eta eskaerei erantzuteko, eraikin eta lokaletako azalerak eta altzariak garbitzeko profesionaltasun-ziurtagiria, bertzeak bertze.