Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Zentroa

Zentroaren izena: Traperos de Emaús
Sortu zen urtea: 1972
Lantaldea:
256 guztira. 29 Gizarteratze enpresaren barruan.
Negozio eredua: Irabazi asmorik gabea.

Harremanetarako datuak

Helbidea: Gipuzkoa etorbidea, 11 zk, 31013 Berriozar
Telefonoa: 948 302 888
E-maila: empresainsercion@emausnavarra.org
Webgunea: www.emausnavarra.org

250 pertsona baino gehiagoko irabazi asmorik gabeko fundazioa gara, eta zailtasun gehien dituzten eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei harrera egitea lehenesten dugu, eta laneratzea errazten dugu, Gizarteratze enpresaren bidez, bertzeak bertze.

Gure jarduera guztia gizarte ekonomia solidarioaren printzipioekin antolatzen eta gauzatzen dugu: pertsonen garrantzia, ekitatea, justizia, elkartasuna eta ingurumena.

Gure lanetik bizi gara: objektuak biltzea, berrerabiltzeko prestatzea eta birziklatzea, horrek aske eta buruaski egiten gaitu. Lanarekin gure beharrak asetzen ditugu, eta behar duten bertze talde batzuei ere laguntzen diegu.

Ingurumenarekin eta naturarekiko errespetuarekin konprometiturik gaude: aitzindariak gara ekonomia zirkularrean, eta 10.000 tona hondakin baino gehiago kudeatzen ditugu mankomunitateekin eta kudeaketa-sistemekin sinaturiko hitzarmenetan, zabortegira joatea saihestuz.

Solidarioak gara: : klaserik gabeko gizarte baten alde egiten dugu lan eta borroka, elkartasuna bizitzaren aurreko jarrera politiko gisa ulertuz.

“Itxuraz ezertarako balio ez dugunok gauza baliagarriak egiten ditugu itxuraz ezertarako balio ez duten gauzekin”

Zerbitzuen katalogoa

Hondakinen bilketa

Hondakinak biltzea, Mankomunitateekin eta Kudeaketa-sistemekin sinaturiko hitzarmenen bidez. Arropa, titoak, tamaina handiko gauzak, GEEH (Tresna Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak), papera, ontziak, beira eta pilak.

Berrerabiltzeko prestatzea

Bazterturiko objektuak egiaztatzea, garbitzea edo/eta konpontzea, berrerabili ahal izateko.

Birziklapenerako prestatzea

Objektuak desmuntatzen ditugu, horien materialak lehengai edo ordezko pieza gisa aprobetxatzeko.

Objektuen salmenta gure dendetan

Egoera onean dagoen eta berrerabiltzeko prestatu den guztia bigarren eskuko gure dendetara bidaltzen da.