Zentroa
Zentroaren izena: Varazdin Empresa de Inserción Sociolaboral S.L.
Sortu zen urtea: 1997
Lantaldea: 60 pertsona
Gerentea: Eduardo Jiménez Caro
Ekoizpen arduraduna: Ioseba Azcona
Gizarte Saileko arduraduna: Edurne Mugarra
Harremanetarako datuak
Helbidea: -Ezkiroz industrialdea. H kalea, 37 zk., 31191 Galar Ezkiroz
Telefonoa: 948 312 813
Fax: 948 317 211
E-maila: varazdin@varazdin.es
Webgunea: www.varazdin.es
Xedea
Aniztasun funtzionala duten eta gizartetik bazterturik edo bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea erraztea, produkzio-jardueren bitartez trebatuz.
Ikuspegia
Laneratze eta gizarteratze ibilbideetan dauden pertsonen enplegagarritasuna handitzea, lan errealitatearekiko zuzeneko kontaktuaren bidez.
Pertsona horien autonomia hobetzea, maila ekonomikoan zein pertsonalean. Gure erakundea Nafarroako Komunitatean erreferente izatea nahi dugu. Izan ere, izen handia du, bere jardunbide egokiengatik eta kanpoko bezeroei (enpresak, erakundeak, etab.) zein baliabidearen erabiltzaileei emandako zerbitzuen kalitate handiarengatik.
Balioak
Pertsonak
Aniztasun funtzionala duten eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak laneratzea errazten dugu, ingurune babestuetan ekoizpen jarduerak aurrera eramanez.
Gizartea
Gizartea era aktiboan inplikatu nahi dugu, pertsona guztien gizarteratzea eta laneratzea sustatuz, horretarako erakunde publikoekin, gizarte-erakundeekin eta pribatuekin elkarlanean arituz.
Ingurumena
Gure jarduera herritarren ingurumen eta gizarte arloko jasangarritasuna bultzatzera dago bideraturik, bien arteko harreman atsegina sustatuz, gizarte inklusiboagoa bultzatuz.
Zerbitzuen katalogoa
Varazdinek hainbat ekoizpen jarduera egiten ditu, eta zerbitzuak ematen dizkie erakundeei, enpresei eta norbanakoei, gune seguruak edo lan unitate babestuak sortuz.
Automozioaren, metalaren, energia eolikoaren eta elikaduraren industria sektorea.
Kalitate kontrola egiten dugu eta pieza akastunak berriro prozesatzen ditugu. Piezen, ontzien, bilgarrien, kutxa-motako edukiontzien eta abarren garbiketa industriala. Biltegi logistikoa, eragiketa hauekin: picking-a, enbalajea, etiketak jartzea, eskaeren prestaketa, bidalketa, etab. Produktuak, ontziak, bilgarriak eta tresnak erregulatzeko biltegia.


Eraikuntza sektorea
Etxebizitzen eta nabeen eraberritze integralak. Gremio guztiak eramaten ditugu: igeltserotza, pintura, iturgintza, alikatatuak, arotzeria, etab…
Obra Zibila
Zerbitzu sektorea
Altzariak desmuntatzea, enbalatzea, garraiatzea eta muntatzea.
Garajeen, bulegoen, nabeen eta merkataritza lokalen garbiketa teknikoak.
Instalazioen, etxebizitza eremuen eta komunitateen mantentze-lanak.
Fatxadak eta kristalak makina bereziekin garbitzea.
Bezeroaren etxean lanak egiteko zerbitzu anitzetako laguntzaileak: kalitate-kontrolak,
picking-a,
eskaerak prestatzea, administrazio lanak,
etab.
Ingurumena
Edalontzien eta baxera berrerabilgarriaren kudeaketa integrala: diseinua, salmenta, garraioa, bilketa eta garbiketa, ondorengo erabilerara arte.
Hiriko lorategiak eta baratzeak diseinatzea, sortzea eta mantentzea.