Zerbitzu-enpresa

INFORMAZIOA

  • Sorrera-urtea: 2021

  • Langile kopurua: 4 pertsona

  • Arduraduna: Yolanda Vergara

  • Helbidea: Monasterio de Irache kalea, 29, Iruñea

  • Telefonoa: 624 25 77 63

  • Webgunea: www.bizinavar.com

Lorezaintzan, ingurumenaren arloan eta eraikuntzan espezializatutako zerbitzu-enpresa; sektore publikoko zein pribatuko bezeroei zerbitzu integrala eskaintzeko bokazioarekin sortua, eta gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskainiz.

ZERBITZUAK

 
  • Lorezaintza eta Ingurumena: Eraikinetako kanpoaldean eta barnealdean lanak, sastraka-garbiketak, zuhaitz-landaketak, lorategi- edo baso-eremuetako espazioen egokitzapena, hiri-baratzeen sorrera.
  • Hiri-altzariak: Aisialdirako guneetarako, landa-eremuetarako, lorezaintzarako, baso-lanetarako eta beste aplikazio askotarako, %100 birziklatutako eta birziklagarria den materiala hornitzen eta instalatzen dugu.
  • Amiantoa kentzea: R.E.R.A.n erregistratutako enpresa; amiantoa duten egituren eraispen-lanak egiten ditugu.
  • Eraikuntza: Eraikuntzaren sektorean zerbitzuak ematea. Igeltseritzarako lantaldeak, pladurrezko tabikeak jartzea, zoladurak jartzea, saneamendu- edo hornidura-sareetako hoditeria instalatzea eta antzeko beste lan batzuk
  • Zerbitzu anitzak: eraikuntzaren, ingurumenaren eta beste arlo batzuen esparruan. BIZINAVARek zure sektoreko behar espezifikoei erantzungo dien prestakuntza duen langileria jarriko du zure eskura. Seinaletikarako lantaldeak, eraikinetako kanpoaldean eta barnealdean lanak, sastraka-garbiketak, landaketak, lorategi- edo baso-eremuetako espazioen egokitzapena, etab.

EGINDAKO LANAK

  • HIRI-ALTZARIAK – VILLAVAKO UDALA: Atargi Ikastetxeko patioa naturalizatzeko jolas-elementuen hornidura eta instalazioa.
  • HORMIGOIZKO BANKADAREN ERAISPENA – AVIENT FABRIKA: AVIENT fabrikako erabileratik kanpo dagoen ekipoa bermatzen duen hormigoizko bankadaren eraispena.
  • HORMIGOI ARMATUZKO ZUTABEA – ESNASA FABRIKA: ESNASA fabrikako ibilgailuentzako sarbide-atearen ondoko zutabea konpontzeko lanak.
  • ADOQUIN-ZOLADURA – IRUÑEKO UDALA: Iruñeko Lorezaintzako Tailer Eskolako adoquin-zoladura konpontzea, dagoen landarediak eragindako kalteen ondoren.
  • ESPALOIA BERRITZEA – LIZARRAKO UDALA: Lizarrako Tudela kale zaharra berrurbanizatzea eta lorategi-guneak hornitzea.
  • IBAI-PARKEA – EXCAVACIONES FERMIN OSES, S.L.: Arga ibaiaren Ibaiko Parkean lorezaintza-lanak.