
Emausko Trapuketariak
Ekonomia sozial eta solidarioa
Irabazi-asmorik gabeko fundazio bat gara, 250 pertsona baino gehiagoz osatua. Zailtasun gehien dituzten eta zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei harrera egitea lehenesten dugu, eta laneratzea errazten diegu, baita Gizarteratze Enpresaren bidez ere.
Gure jarduera guztia Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioekin antolatu eta burutzen da: pertsonen garrantzia, ekitatea, justizia, elkartasuna eta ingurumena.
Gure lanetik bizi gara: objektuak biltzea, berrerabiltzeko prestatzea eta birziklatzea; horrek aske eta autonomo egiten gaitu. Lanarekin gure beharrak asetzen ditugu eta behar duten beste talde batzuei ere laguntzen diegu.
Ingurumenarekin eta naturarekiko errespetuarekin konprometituak: aitzindariak gara ekonomia zirkularrean, eta 10.000 tona hondakin baino gehiago kudeatzen ditugu Mankomunitateekin eta kudeaketa-sistemekin hitzartuta, zabortegira joan daitezen saihestuz.
Solidarioak gara: klaserik gabeko gizarte baten alde lan egiten dugu eta borrokatzen gara, elkartasuna bizitzaren aurreko jarrera politiko gisa ulertuta.
“Itxuraz baliogabeak garenok, itxuraz baliogabeak diren gauzekin, gauza baliagarriak egiten ditugu”












