Neurrira egindako irtenbideak

INFORMAZIOA

  • Sorrera-urtea: 1999

  • Langileak: 33 (laneratzeko prozesuan dauden pertsonak) eta 8 teknikari.

  • Arduraduna: Eduardo Sanz

  • Helbidea: Areta industrialdea, Ezponda kalea, 10. 31620 Uharte

  • Telefonoa: 948 334 914

Ilundain Empresa de Inserción SLU-n bezero bakoitzaren neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditugu, eta 1999tik enpresei eta erakunde publikoei zerbitzu profesionalak ematen dizkiegu.

Ilundain Empresa de Inserción SLU Ilundain Haritz Berri Fundazioak bultzatu zuen; irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere misioa da gizarte- eta lan-inklusiorako aukerak sortzea gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden gazteentzat. Helburu horrekin, Ilundainen enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten gazteei zuzentzen gatzaizkie, eta prestakuntza, orientazioa eta gizarte-laguntza eskaintzen dizkiegu benetako eta ordaindutako lan-testuinguru batean. Enplegua eskuratzeko helburu pertsonal berriak planteatzea sustatzen dugu. Pertsonen alde egiten dugu, gazteriarekiko konpromiso sendoarekin.

Xehetasunak zaintzen ditugu gure proiektu bakoitzean, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu. Zure eskura jartzen dugu zure proiektua garatzeko prest dagoen talde profesional, sortzaile eta moldakorra. Kalitatezko lana egiten dugu EFQM 400+ ereduaren esparruan, eta egiten dugun lana gustuko dugu.

ZERBITZUAK

Enpresentzako eta erakunde publikoentzako zerbitzuak
  • Enpresarentzako zerbitzuak.
  • Industria-muntaketak.
  • Pintura-lanak.
  • Eraikuntzarako eta obra publikorako zerbitzu osagarriak.
  • Lorategien diseinua eta sorkuntza
  • Lorategien diseinua eta paisajismoa
  • Haur-parkeen naturalizazioa.
  • Lorezaintza publikoko eta pribatuko proiektuen garapena.
  • Ureztatze-sistemen diseinua eta instalazioa.
Lorezaintzaren mantentzea
  • Berdeguneen mantentzea eta kontserbazioa.
  • Kirol-belarraren eta igerilekuen mantentzea.
  • Zuhaitz, heskai eta zuhaixken inausketa.
  • Lan bereziak: altuerako inausketa, zuhaitzak botatzea, eraistea eta zatitzea.
  • Belar artifiziala eta belar-xaflak instalatzea.
  • Hidrosiembrak.
  • Birlandaketa eta paisaiaren leheneratzea.
  • Pinuaren prozesionaria kontrolatzeko tratamenduak endoterapiaren bidez.
  • Izurriteen kontrol biologikorako teknika berriak: feromona-tranpak ezpelaren beldarra kontrolatzeko, habia-kutxen instalazioa.
  • Eskola-umeentzako tailerrak eta hezkuntza-jarduerak.
Egur-proiektuak
  • Mendiko bide eta ibilbideetan ingurumen-seinaleztapen, errotulazio eta kartelgintzako proiektuen diseinua eta garapena.
  • Egurrez eta plastiko birziklatuz egindako hiri-altzarien eraikuntza; bankuak, paperontziak, piknik-mahaiak, pergolak, hesiak, etab.
  • Haur-parkeak eta neurrira egindako jolas-elementuak.
  • Egur-tallak.
  • Egurrezko azpiegituren eraikuntza, instalazioa eta mantentzea.
  • Egurrezko neurrira egindako irtenbideak.
Lorezaintzako materialaren hornidura – Aranguren ibarreko haztegi propioak:
  • Sasoiko eta apaingarriko landareen hornidura, baratzerako landaretxoak, zuhaitzak eta zuhaixkak.
  • Landare-lurra, substratuak, ongarriak, hidroloreontziak, hiri-baratzeak eta konpostagailuak.

EGINDAKO LANAK

  • San Francisco Javier zentroetako, Irubide Eguneko Ospitaleko eta Osasun Mentaleko Departamentuko Natividad Zubieta haur eta gazte zentroko berdeguneen mantentzea
  • Zizur Zendeako Udala
ren berdeguneen mantentzea
  • Zizur Txikiko Kontzejuaren berdeguneen mantentzea
  • Berdeguneen mantentzea Nafarroako Mendekotasun Agentzia: San José, El Vergel zentroak eta Gonzalez Tablas bulegoak.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren berdeguneen mantentzea: campusa eta kirol-instalazioak.
  • Eguesibarko Udalaren Sarriguren, Ripagaina eta Gorraizko lorategien mantentzea
  • Gaur egun gure erkidegoko eraikuntza-enpresa nagusiekin lan egiten dugu lorezaintzako hainbat obraren eta ingurumen-jarduketen garapenean; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
    • Naturalizazioak ikastetxe publikoetan eta neurrira egindako egurrezko haur-parkeak: C.P. Elizondo, Villavako Lorenzo Goicoa, Mutilvako Irulegui, Orcoyengo Auzalar, besteak beste.
    • Hiri-altzariak eta seinaleztapena Etxebakar-Artica urbanizazioan. Irulegiko bideak Aranguren ibarrean.
    • Lorezaintza-obrak: Luis Amigó-UPNA bizikleta-bidea, Inbisa Ardoi urbanizazioa, Zizur Nagusiko bizikleta-bidea.
    • Ingurumen-esku-hartzeak Zizur Nagusiko Ardoiko putzuan.