Birziklatzea, berreskuratzea eta berrerabiltzea

INFORMAZIOA

  • Sorrera-urtea: 2025

  • Langile-taldea: 6 pertsona

  • Arduraduna: Isidro Herguedas Suquía eta Mikel Ortega

  • Helbidea: Francisco Joaquín de Iriarte 3. 31700 Elizondo

  • Telefonoa: Isidro (660313225) | Mikel (659 11 99 04)

Lagun-Bide Zerbitzuak S.L. Bidelagun Elkarteak sustatutako Gizarteratze Enpresa bat da. Bere helburu soziala Baztanen bizi diren eta gizarte-zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea da. Horretarako, lan-ingurune babestu batean enplegu-aukera errealak, prestakuntza eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen ditu, jarduera enplegagarritasuna hobetzera eta ondoren lan-merkatu arruntuan sartzea erraztuko duten ibilbide indibidualizatuak garatzera bideratuz. Hori guztia kudeaketa sozialki arduratsu baten esparruan egiten da, tokiko garapena, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna sustatuz, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetatik abiatuta.

ZERBITZUAK

  • Arropa eta tresnak biltzea.
  • Hautatzea, sailkatzea eta ondoren saltzeko prestatzea.
  • Aulkiak eta hainbat elementu tapizatzea.
  • Altzariak eta hainbat objektu konpontzea.
  • Zapiak egitea inguruko tailer eta enpresetan saltzeko.
  • Haur-parkeen mantentze-lanak.
  • Kristalak garbitzea.
  • Atariak, bulegoak, tailerrak eta garaje komunitarioak garbitzea.
  • Pintura-lanak.

EGINDAKO LANAK

  • Bigarren eskuko produktuen salmenta Iruritan dagoen Ximiko Berri dendan.
  • Garbiketa: atariak, bulegoak eta garaje komunitarioak, batez ere Elizondon.
  • Margotze-lanak etxe partikularretarako.
  • Kristalak altueran garbitzeko lanak Elizondoko eskoletan.
  • Haur-parkeen mantentze-lanak Baztanen, Baztango Udalarekin koordinatuta.
  • Aulkiak eta hainbat objektu tapizatzea nabean, ondoren saltzeko edo eskaera partikularretarako.
  • Altzariak eta objektuak berreskuratzea nabean, ondoren saltzeko.
  • Memoria Historikoari buruzko informazio-panelak jartzea Baztan-Bidasoan, Aezkoan eta Esteribarren, Nafarroako Gobernuarentzat.