Metalaren sektoreko gizarteratze-enpresa

INFORMAZIOA

Gizarteratze-enpresa bat gara, Elkarte Fundazioaren eskutik sortua. Metalaren sektorean lan egiten dugu, bazterkeria-arriskuan dauden pertsonekin. 2025eko ekainean sortu zen, irabazi-asmorik gabeko gizarte-enpresa gisa; kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dituen metalaren sektoreko enpresa bat izan nahi du. Helburu nagusia gizarteratze-enpresa izatea da, sektoreko profesionalen lana eta esperientzia eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonena uztartuko dituena; gizarteratze-ibilbideen bidez, azken horiek ikasteko eta enpresa arruntetara igarotze arrakastatsu eta iraunkorra egiteko aukera izan dezaten.

ZERBITZUAK

  • Hiri-altzariak
  • Dekorazioa
  • Metalezko egiturak
  • Barneko eta kanpoko altzariak
  • Metalezko arotzeria
  • Mekanizazioa
  • Soldadura
  • Kalderegintza eta hoditeria
  • Neurrirako lanak.

EGINDAKO LANAK

  • ATTSF (Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea). Lankidetza Aljeriako errefuxiatu-eremuetarako eskulturan
  • Eguesibarko Udala. Tamaina handiko bahea lorategietarako
  • Berriozarko Udala. Igerilekuetako makina-gelako atea eta padel-pistako babesak.
  • CARITAS. Hainbat lankidetza, besteak beste: atoia, erremintentzako euskarria, makineriarentzako euskarria, negutegian landatzeko mahaiak
  • Cecorsa Navarra S.A.: bizikleta estatikoentzako itxitura eta aulkiak garraiatzeko orga berritzea.
  • San Jorge Kirol Kluba: futbol-ateak.
  • Estampaciones Arsan: piezak hariztatzea eta ontziratzea, auto-gurpilen kitetarako piezak.
  • NICDO (Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio / Nafarroa Kultura, Kirola eta Aisialdia): hesia, egitura espaziala, ateak berritzea.
  • TSF: piezak fabrikatzea, lote-hausleak, arrabolen euskarria, bultzagailua
  • UNAV (Nafarroako Unibertsitatea): eskailera-euskarria, karteldegirako aluminiozko egitura, padel-pistetarako profil-errefortzuak.
  • Volkswagen Navarra: hondakinentzako zakarrontziak fabrikatzea.