Garbiketa, lorezaintza eta mantentze-lanetako zerbitzu integralak

INFORMAZIOA

Malerreka Common Zerbitzuak Malerrekako mikrokooperatiba bat da, Bidasoaldeko gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei laguntzeko, gizarteratzean eta laneratzean bidelagun izateko. Ekonomia berri bidezko, solidario eta berde baten printzipioen arabera jarduten dugu, pertsonak erdigunean jarriz.

Elgorriagan gaude, Malerrekako haranean. Gure lan-eremu nagusia Bidasoaldea, Nafarroako iparraldea, Gipuzkoa eta Lapurdi dira.

Gure inguruan dagoen arazo bikoitzari aurre egiteko lan egiten dugu: bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, eta
tokiko baliabideen kudeaketaren bidez ekonomia berriak sortzea.

Landa-ingurunetik egiten dugu, gure herritik, landa-eremuko beste enpresa batzuekin elkarlanean, udalen, tokiko erakundeen, enpresen eta partikularren eskariari erantzungo dioten kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko.

Ibilbide luzeko enpresa espezializatuekin elkarlanean aritzen gara, lorezaintza jasangarriaren diseinuan edo bideen mantentze-lanetan eta
indusketetan. Era berean, erakunde ekonomiko, sozial eta hezitzaileekin ere lankidetzan jarduten dugu.

Eta harago begiratzen dugu. Oso konbentzituta gaude trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularraren oinarriak praktikan jartzea beharrezkoak direla, jasangarritasun ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan aurrera egiteko.

ZERBITZUAK

MC_Zen garbiketarekin, konponketarekin, mantentze-lanekin eta naturguneen, bideen, ibaiertzen eta lorategien, kaleen, hilerrien, belardien, hormen, baratzeen… lorezaintzarekin lotutako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dizuegu. Etxebizitzen, lokalen, kirol-instalazioen, igerilekuen eta abarren garbiketa-zerbitzuak ere ematen ditugu.
 

 

UDALAK ETA TOKIKO ERAKUNDEAK
  • Garbiketa, sastraka-kentzeak, mantentze-lanak eta
natura-eremu eta -espazioen, bide berdeen eta landa-ondare
arkitektonikoaren berreskuratzea.
  • Bideen eta ibaiertzen garbiketa, sastraka-kentzeak eta inausketak.
  • Hilerrien eta frontoien garbiketa.
  • Seinaleen mantentzea eta berreskuratzea.
  • Hiri-altzarien instalazioa, garbiketa eta mantentzea.
  • Beste zerbitzu orokor batzuk.
 
ENPRESAK
  • Barruko eta kanpoko lorezaintzaren eta berdeguneen mantentze integrala.
  • Ureztatzeen kontrola.
  • Sastraka-kentze eta garbiketa lanak.
  • Konponketa-zerbitzu orokorrak.
 
PARTIKULARRAK
  • Lorategiak eta baratzeak prestatzea eta mantentzea.
  • Garbiketa-, inausketa- eta heskai-mozketa lan puntualak.
  • Etxeen eta sukaldeen garbiketa eta mantentze orokorra.
  • Ganbaren eta bordeen garbiketa.
  • Arropa garbitzeko zerbitzuak.
 
MC_Zek, gainera, elkarren osagarri gisa egituratzen diren 5 lan-ildo nagusi identifikatu ditu, eta aurreikusi dugu pixkanaka ezartzea, proiektu espezifikoak diseinatuta:
 
  • Baratze soziala eta elikagaiak eraldatzeko gunea, elikagaiak ekoizteko eta eraldatzeko espazio gisa, zirkuitu laburrean merkaturatzeko eta ekonomia sozialaren bidez enplegua sustatzeko.
  • Sukalde sozial eta komunitarioa:
etxez etxeko janari-zerbitzua, produktu ekologikoekin
eta gertukoekin, adinekoentzat eta
autonomia-zailtasunak dituzten pertsonentzat.
  • Latxa ardiaren artilea biltzea eta balioztatzea.
  • Gaztainondoen eta gaztainadien berreskuratzea eta balioztatzea, eta
degradatutako eremuen lehengoratzea eta mantentzea
(belardiak, iratze-sailak,
larreak…)
  • Beste hondakin batzuk biltzea, tratatzea eta balioztatzea:
organikoa, plastikoak (ontziak ez direnak), olioak…

EGINDAKO LANAK

  • Nafarroako Gobernua, Herritarrekiko Harremanetako Departamentua. Bunkerrak berreskuratu eta garbitzeko lanak.
  • Baztango Udala eta Urrozko Udala: zubiak muntatzea turismo-ibilaldietako hainbat bidetan.
  • Nasuvisna: CIL-Lekaroz eraikinaren kudeaketa English Week ikastaroetan 2022-23 eta 2023-24.
  • Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: hainbat baso-lan.
  • Viveros Laffite: Arraiozko mintegiaren mantentzea
  • Urruñako WoWPark: 18 hektareako basoa eta lorategi botanikoa. Lorategi botanikoa jendearentzat irekitzeko prestaketa: lorategien garbiketa orokorra, belarra eta heskaiak moztea, eroritako zuhaitzak kentzea.