
SERLAIN
Garbiketa, lorezaintza eta mantentze-lan integralak
SERLAIN lurraldeari lotutako lan-ekimen eta jarduera bat gara; gure inguruko landa-eremuan lan-aukera berriak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, enplegu solidarioa eta inklusiboa sustatuz eta zerbitzu jasangarria eta kalitatezkoa eskainiz.
Ekonomia Sozialetik egiten dugu lan, aukera berriak sortuz eta behar handiena duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatuz, tokiko garapenarekin, gizarte-kohesioarekin eta jasangarritasunarekin konpromiso argia hartuta.
Gure xede soziala behar handiena duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea da, tokiko garapenarekin, gizarte-kohesioarekin eta jasangarritasunarekin konpromiso argia hartuta.
EGINDAKO LANAK
- Erabilera publikoko zerbitzuak:
- Bakiozuko Urederra Iturburua Erreserba Naturaleko harrera-eremuaren kudeaketa
- Aiegin San Cipriano udal kiroldegiaren, erromesentzako aterpetxearen eta tabernaren kudeaketa
- Eraikuntza-lanak:
- Abeltzaintza-azpiegiturak eta baso-itxiturak herri-mendietan.
- Zudairiko Las Améscoas ikastetxe publikoan 0-3 urteko gela egokitzeko lanak.
- Garbiketa zerbitzuak:
- Murieta eta Antzinako udaletarako udal-eraikinen garbiketa (eskola, kontsultategiak eta udaletxea).
- Ameskoabarrengo Udalarentzat Las Améscoas Ikastetxe Publikoaren garbiketa.









