
Transforma Pertsonak Zaindu
Zaintza eta laguntza
TRANSFORMA irabazi-asmorik gabeko gizarteratze soziolaboraleko enpresa bat da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatua, mendekotasun-maila desberdinak eta autonomiaz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonei etxez etxeko arreta-zerbitzuak ematen espezializatua, Nazio Batuen 2030 Agendaren zahartze aktiborako idearioak ezartzen duen bezala, eta ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak bere egiten dituena. Abiapuntu eta balio gisa, mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko hainbat zerbitzu kudeatzen 21 urteko esperientzia dugu; zehazki, etxez etxeko arreta-zerbitzu publiko eta pribatuaren arloan, gure gaitasuna eta esperientzia administrazio publikoentzat eta partikularrentzat egindako lanak bermatzen ditu.
TRANFORMA 2002an sortu zen, Fundación Gaztelanek bultzatuta, gizarteak gero eta gehiago eskatzen duen sektore batean lanpostu kualifikatuak sortzeko helburuarekin, artatzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea eta autonomia hobetuz. Denborarekin, egiten dugun «zerbitzu propioa» gure enpresaren izenean txertatzen joan da: TRANSFORMA-«Pertsonak Zaindu»
Gizarte-eginkizun bikoitza
TRANSFORMAn ekonomia sozial eta solidarioko ekimen enpresarialaren adibide bizia gara, gizarte-eginkizun bikoitza betetzeko:
Horrela, TRANSFORMAko bezeroek badakite zergadun eta erabiltzaile gisa parte hartzen duten enpresa baten zerbitzuak erabiltzen dituztela.
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENPRESA gisa aitortzen gaituzte.- Horregatik, gure jarduera eta gure zerbitzuen prezioak ez daude «etekin ekonomiko handiena» lortzera bideratuta, baizik eta helburu sozialak betetzera: zaintzen dugun pertsona gure jardueraren erdigunean jartzea, eta Familia Langilearen duintzea.
EGINDAKO LANAK
EGINDAKO LANAK:
- SADa kudeatzen dugu (Etxez etxeko arreta-zerbitzua) OSORIK, hau da, Barañaingo Udalaren zerbitzu osoa, 2014. urtetik, horrela udalerri horretako biztanleria aktiboaren eta mendekotasun-egoeran dagoenaren beharrak estaliz.
- SADaren zati bat kudeatzen dugu (Etxez etxeko arreta-zerbitzua) 2013. urtetik Burlatako Udalaren zerbitzuan, horrela udalerri horretako biztanleria aktiboaren eta mendekotasun-egoeran dagoenaren beharrak estaliz
- Jubilotecak kudeatzen ditugu, zerbitzua emanez zaintzaile diren emakumeen eta beren ardurapean mendekotasuna duten adinekoak dituzten familien lan-, familia- eta bizitza pertsonala uztartzeko helburu nagusia betez, baita mendekotasun ertaina duten pertsonei beren ingurunean bertan arreta emanez ere, egoitza-eredutik kanpoko irtenbide batekin eta mendekotasun larria prebenituz, jarduera eta aisialdirako gune bat sortuz
-
-
- Mutilvako Jubiloteca (Aranguren Ibarra) 2012. urtetik
- Marcilla, Peralta, Funes eta Faltzeseko Jubilotecak, Peraltako udalerrien mankomunitatearen bidez.
-





















