Ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako zerbitzu-enpresa

INFORMAZIOA

  • Sorrera-urtea: 1997

  • Lantaldea: 60 pertsona

  • Gerentea: Eduardo Jiménez Caro
    Produkzio-arduraduna: Ioseba Azcona
    Gizarte Saileko arduraduna: Edurne Mugarra

  • Helbidea: Noain-Eskirotz industrialdea. H kalea, 37. zk., 31191 Eskirotz (Galar)

  • Telefonoa: 948 312 813

Gizarte-bazterketan dauden aniztasun funtzionaleko pertsonen laneratzea errazten dugu, ingurune babestuetan ekoizpen-jarduerak garatuz.

Gizartea aktiboki inplikatu nahi dugu, pertsona guztien gizarteratzea eta laneratzea sustatuz; horretarako, erakunde publikoekin eta gizarte- nahiz pribatu-erakundeekin lankidetzan aritzen gara.

Gure jarduera herritarren ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna bultzatzera bideratuta dago, bien arteko harreman atsegina erraztuz eta gizarte inklusiboago berri bat sustatuz.

Gizarteratze-ibilbideetan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko lan egiten dugu, lan-errealitatearekin zuzeneko harremana izatearen bidez.

Pertsona horien autonomia hobetzea, bai maila ekonomikoan, bai pertsonalean. Gure erakundea Nafarroako Foru Komunitatean erreferente izatea nahi dugu bere jardunbide egokiengatik, bai kanpoko bezeroei (enpresak, erakundeak, etab.) bai baliabidearen erabiltzaileei emandako zerbitzuen kalitate altuagatik aitortua.

ZERBITZUAK

Varazdinek hainbat ekoizpen-jarduera garatzen ditu eta zerbitzuak ematen dizkie erakundeei, enpresei eta partikularrei, gune seguruak edo lan-unitate babestuak sortuz.

Automozio, metal, eoliko eta elikagaien industria-sektorea
Kalitate-kontrola eta pieza akastunen birprozesatzea egiten dugu. Piezen, ontzien, bilgarrien, kutxa motako edukiontzien eta abarren garbiketa industriala. Biltegi logistikoa hainbat eragiketarekin: picking-a, ontziratzea, etiketatzea, eskaerak prestatzea, bidalketa, etab. Produktuen, ontzien, bilgarrien eta tresnen biltegi erregulatzailea.

Eraikuntza-sektorea
Etxebizitzen eta pabiloien eraberritze integralak. Gremio guztiak lantzen ditugu: igeltserotza, pintura, iturgintza, lauzatzea, arotzeria, etab. Obra zibila.

Zerbitzuen sektorea

  • Altzariak desmuntatzea, ontziratzea, garraiatzea eta muntatzea. Garaje, bulego, pabiloi eta merkataritza-lokalen garbiketa teknikoak.
  • Instalazioen, egoitza-eremuen eta komunitateen mantentze-lanak.
  • Fatxadak eta kristalak garbitzea makina espezifikoarekin.
  • Zerbitzu anitzetako laguntzaileak bezeroaren etxean lanak egiteko: kalitate-kontrolak, picking-a, eskaerak prestatzea, administrazio-lanak, etab.

Ingurumena
Edalontzi eta baxera berrerabilgarrien kudeaketa integrala: diseinua, salmenta, garraioa, bilketa eta garbiketa, ondoren berriz erabili arte. Lorategien eta hiri-baratzen diseinua, sorkuntza eta mantentze-lanak.

EGINDAKO LANAK

  • Nasuvinsa: Bide-zaintzaileen eraikinaren birgaitzea Oronoz-Mugairin.
  • Lorezaintza-lanak: lorategi artifiziala, sasi-garbitzeak…
  • Ostalaritza eta kolektibitateen kudeaketa: Noaingo gizarte-etxea, herri-bazkariak…
  • Iruñeko Udala: Sanferminetan edalontzi berrerabilgarrien kudeaketa.