Ekonomia sozial eta solidarioa sustatzen dugu Nafarroan, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek prestakuntza eta enplegu duina eskura izan ditzaten gure enpresetan egiten duten lanaren bidez.
Kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu zure erakundeari eta zure gizarte-inguruneari, eta, aldi berean, aukera bat gara zailen duten pertsonentzat. Ekonomikoki bideragarriak gara, eta gure etekinak lanpostu berriak sortzera itzultzen dira, gehien behar duten pertsonentzat aukera berriak sortuz: ekonomia zirkularreko zikloak, gizarte-kohesio handiago baterantz aurrera egitea ahalbidetzen dutenak.
Horregatik, azaroan Nafarroako hainbat zonalde zeharkatuko dituen ekitaldira joateko gonbidapena egiten dizugu, proiektua bertatik bertara ezagutarazteko eta zure zonaldeko kohesio sozialerako baliabide gisa aurkezteko.
Nafarroako Gizarte Ekonomiaren sentsibilizaziorako eta sustapenerako 2023ko Ekintza Planaren barruan dagoen ekitaldi labur honen helburua da herritarrak erakustea eta sentsibilizatzea, laneratze-enpresak ikusaraztea, gizarte-ekonomiako enpresen presentzia sustatzea administrazioaren jardueran, eta gizarte-ekonomiak enpresa publiko eta pribatuetan duen presentzia handitzea, besteak beste. Zure zain gaude!
…
civican Iruñea, Pio XII
2022ko ekitaldi osoa
Descubre todas las empresas de inserción de Navarra y todos los sectores en los que ofrecen sus servicios. ¡Seguro que encuentras lo que necesitas!
Participar en crear una economía más social, donde las personas en riesgo de exclusión social tengan acceso a formación y a un empleo digno está a tu alcance.
Tlf. 689 917 693
Email. info@einavarra.org
Parque de Tomás Caballero 2, Edificio Fuerte del Principe I, 31006 Pamplona Navarra
Tomás Caballero parkea 2, Printzipeko Gotorlekua I, 31006 Iruña Nafarroa