Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Nafarroako Gizarteratze Enpresen Eguna 2019

Pasa den urriaren 29an, goizeko 11:30h-etan, Lizarrako “Julián Romano” Udal Musika Eskolaren ospakizun-aretoan Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Eguna ospatu egin zen. Aipaturiko ekitaldia, Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen Elkarteak antolatuta, honako hizlariak izan zituen: Gonzalo Fuentes, Lizarrako alkateak, ekitaldiaren irekiera eman ziona, Miriam Martón, Nafar-Lansareko zuzendaria, EINA Elkartearen Presidentea eta Idazkari teknikoa, langileen ordezkariak, Leire Álvarez de Eulate, Gizatea-Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartearen zuzendaria, eta Mª Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako Sailaren burua, zeinek ekitaldiaren itxiera egin zuen. Ekitaldi honetan Nafarroako Sozialki Arduratsuak izendatuak izan diren erakundeei sariak banatu zitzaizkien. Bigarren edizio honetan Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak izan ziren saridunak.

Sariak, legeak ezartzen duen erreserba ehunekoa bete duten “Sozialki Arduratsuak” izan diren erakunde eta Administrazio Publikoentzako da eta hauen helburua Kontratu Publikoetako 2/2018 Foru-Legeak ezarritako kontratu erreserba betetzea bultzatzea da. Aurten saritutako erakundeen kontratu erreserba kopurua % 15,30ekoa (Herritarekiko Harremanak) eta % 8,08koa (Landa Garapena) izan da. % 6aren kontratu erreserba betetzearen garrantzia, era zuzenki proportzionalean Gizarteratzeko Enpresen eta Enpleguko Gune Berezietako lan sozialaren garapena laguntzan errotzen da, eta, pertsona kalteberenen kontratazioa sustatzen du, haien aukera laboralak bultzatuz. Azken finean, Nafarroan kohesio sozial handiago bat lortuz, gastu sozialetan aurreztuz, adibidez, Bermatutako Errenta laguntzaren kasuan bezala. Sariak jaso zituzten José Miguel Gorricho idazkari teknikoak, Herritarrekiko Harremanen sailaren izenean eta José Fermín Olabe Velasco Ingurumen Naturalaren zerbitzuaren zuzendariak, Landa Garapen sailaren izenean, EINA-ren kide diren gizarteratzeko enpresen bi langileen eskuetatik.

Sari banaketan antzerki-jarduera txiki bat egin zen, non antzezlari batek superheroiaren papera hartu zuen. Pertsonai honen gainbotereak, gizarteratzeko enpresen zerbitzuak irudikatzen ditu, eta hauen bidez baztertze arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen ditu lanbide baten bidez, erreserba kontratuaren legea bete nahi ez duten erakunde maltzurrak gainditzen dituen bitartean.