Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Zentroa

Zentroaren izena: BIZINAVAR S.L.
Sortu zen urtea: 2021
Lantaldea: 4 langile.
Negozio eredua: irabazi asmorik gabea.

Harremanetarako datuak

Helbidea: Iratxeko Monastegiko kalea, 29  Iruñea.
Telefonoa: 624 25 77 63
E-maila: info@bizinavar.com
Webgunea:  www.bizinavar.com
Harremanetarako pertsona: Yolanda Vergara

BIZINAVAR eraikuntzan eta ingurumenean espezializatutako zerbitzu-enpresa da, eta bezeroei zerbitzu integrala emateko bokazioarekin sortu da.

Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko enpresa da, ANAISOL-ZEIS elkarteak (Nafarroako Elkartea, egoera ahulean dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko, gizarte-interes bereziko eremuetan) sustatua. Bere gizarte-helburuan inbertitzen ditu onura guztiak, iraunkorrak izateko eta aukera soziolaboralak ahalbidetzeko, enplegu arrunta lortzeko bidean dauden ibilbide pertsonalizatuen barruan, eta kalitatea hobetzearen alde egiten du.

XEDEA

Gizartean bazterturik dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea, eremu arruntean edo orokorrean kalitatezko enplegua lortzeko prestakuntza eta bilaketa aktiboa helburu duten ibilbide pertsonalizatuen bidez.

IKUSPEGIA

Bikaintasunetik, gardentasunetik eta motibaziotik lan egin nahi dugu, gizartean bazterturik dauden pertsonentzako kalitatezko ibilbide soziolaboralen sorreran Nafarroan erreferente izateko. Pertsonengan oinarritutako akonpainamendu adituaren zerbitzua eskaintzen dugu, kudeatzen ditugun jardueren bidez, eta modu zuzenean eta lankidetzan parte hartzen dugu gizarte-, lan- eta prestakuntza-zerbitzu eta -programak garatzen, berritzaileak eta kalitate handikoak, herritarren, oro har, eta, bereziki, gure erkidegoan ahultasun pertsonal eta sozialeko edozein egoeratan dauden pertsonen eskaerei eraginkortasunez erantzuten dietenak.

BALIOAK

– Arreta pertsonalizatua                                                                                            – Pertsonen garapena. Duintasunarekiko konpromisoa eta haiekiko errespetuzko tratu zintzoa.                                                                 – Ingurumenarekiko errespetua eta ekintza positiboa.
– Genero-berdintasunarekiko konpromiso handiena.
– Portaera etikoa.
– Kudeaketa eraginkorra eta gardena.
– Bezeroarenganako orientazioa.
– Etengabeko ebaluazioa eta autokritika.
– Talde-lana: lan-ingurune positiboa sortzen, konfiantza, enpatia eta elkarrekiko laguntza bezalako balioekin, taldeak eraiki ahal izateko.
– Berrikuntza sozialaren aldeko apustua, gizabanakoen eta taldeen giza jarreren aldaketen funtsezko ardatz gisa.

Zerbitzuen katalogoa

Zerbitzu kualifikatuak

Eraikuntza/obren sektorean zerbitzu kualifikatuak ematea. Igeltserotzarako kuadrillak, pladurreko trenkada-multzoa paratzea, zoladurak jartzea, saneamendu edo hornidura sareetan hodiak paratzea eta antzeko beste lan batzuk.

Hiri altzariak

Zerbitzu kualifikatuak ematea. Aisialdirako, landa eremuetarako, lorezaintzarako eta oihan lanetarako hiri altzariak saldu eta instalatzea. Zurezko edo plastiko birziklatuzko produktuak.

Zerbitzu anitzak

Zerbitzu anitzak ematea, kualifikazio gutxikoak edo kualifikaziorik gabekoak, eraikuntza, ingurumen eta beste arlo batzuetan.

BIZINAVARek zure sektoreko behar espezifikoei erantzuteko prestatutako langileak jarriko ditu zure eskura. Seinaleetarako kuadrillak, eraikuntzako kanpoko eta barneko lanak, belar-sastraken garbiketa, landaketak, lorategi edo oihan eremuetan espazioak egokitzea, etab.