Tlf. 689 917 693  /  E-mail. info@einavarra.org

Zentroa

Zentroaren izena: Transforma Cuidamos Personas S.L.U
Sortu zen urtea: 2002
Lantaldea:
60 pertsona
Gerentea: Ainhoa Zabalza Purroy
Koordinazio taldea: Edurne Arzelus,  Edurne Calvillo, Odette Ongay eta Juan Carlos Cubero
Negozio eredua: Irabazi asmorik gabea.

Harremanetarako datuak

Helbidea: Zapateria kalea, 150 zbk  1C.
31001 Iruñea
Telefonoa: 948 136 141
E-maila: transforma@gaztelan.org
Webgunea: www.cuidamospersonas.es
Twitterra: @CuidamosPersona

Gizatasuna
Pertsonak gara enpresaren erdigunea, eta afektu, ulermen eta elkartasun harreman positiboak ezartzen ditugu gure erabiltzaileekin, bezeroekin, langileekin eta laguntzaileekin.

Profesionaltasuna
Gaitasunez eta eraginkortasunez egiten dugu gure jarduera, talde kualifikatua izanik, teknika eta metodologia egokiak erabiliz eta gure lana ondo antolatuz.

Ekitatea
Pertsona bakoitzaren indibidualtasuna aitortzen dugu, bere gaitasunen garapena sustatzen dugu bere askatasuna eta zoriona bultzatuz, eta sexu, nazionalitate, arraza edo adinaren ondoriozko edozein diskriminazio saihesten dugu.

Koherentzia
Gure xedearekin eta balioekin bat etorriz jarduten dugu, ezarritako helburuak lortzeko eta, hartutako konpromisoak zorroztasunez betetzeko.

Lankidetza
Taldean eta sarean egiten dugu lan enpresa barruan eta kanpoan, eta indarrak batzen ditugu, helburu komunak bilatzen dituzten mota askotako pertsona taldeak eta erakundeak sortuz.

Berrikuntza
Aldaketara irekita dauden pertsonak gara, eta ingurunearen bilakaerara era proaktiboan egokitzen den erakundea, produktu eta lan egiteko modu berriak sortzea eraldaketaren funtsezko elementu gisa ulertuta.

Iraunkortasun ekonomikoa
Errentagarritasun ekonomikoa eta finantza kaudimena beharrezko baliabidetzat hartzen ditugu, denboran irauteko eta gizarte arloko gure helburuak behar bezala betetzeko moduan hazteko.

Irabazi asmorik gabea
Gure helburua giza eta gizarte sustapena da. Errentagarritasuna eta onura ekonomikoa ez dira berez helburua, gizarte arloko gure helburuak ahalik eta eragin eta kalitate handienarekin betetzeko bitarteko bat baizik, gaur eta bihar.

Zerbitzuen katalogoa

Etxeko arreta

Arreta integrala etxean, langile kualifikatuek egina, pertsonen autonomia lagunduz eta sustatuz eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan eta jarduera instrumentaletan. Zerbitzu horren barruan, arreta pertsonala eta higienea, laguntza psikosoziala, prebentzioa eta mobilizazioak, eta etxeko lanetan laguntzea sartzen dira.

Ospitalean laguntzea

Ospitaleratzeetan laguntzea.

Etxeko zerbitzua

Garbiketa puntualak eta etxea modu egokian izateko garbiketa jarraituak. Erosketak egitea eta janariak prestatzea eta arropa zaintzea (garbitzea, lisatzea…). Zerbitzu horrek lasaitasuna ematen die etxeko lanak konfiantzazko profesionalen esku utzi nahi dituzten eta aisialdian kantitate eta kalitate gehiago nahi duten pertsonei.

Jubiloteka zerbitzua

Jubilotekak toki-administrazioek sustatutako zerbitzuak dira, eta 60 urte baino gehiago eta mendekotasun arina edo moderatua duten biztanleen eskura jartzen dute zahartze aktiboa izaten lagunduko dieten jarduerak egiteko aukera.

Transformak orientazioa, eta zerbitzuak parte-hartzaileen profilari, ordutegiei, zerbitzuaren intentsitateari, egin beharreko jarduera motari… buruz eskaintzen dituen aukeren gaineko aholkularitza ematen die toki administrazioei. Horrela, elkarrekin, neurrira eginiko Jubiloteka zerbitzua diseinatzen da.

Zerbitzu honen helburua emakume zaintzaileen eta beren ardurapean adinekoak dituzten familien laneko bizitza, familiakoa eta pertsonala uztartzea da, mendekotasun arina edo moderatua duten 60 urtetik gorako pertsonentzako jarduera eta aisialdi espazioa sortuz, betiere mendekotasun arinaren edo moderatuaren prebentzioaren ikuspegitik, eta betiere mendekotasunaren prebentzioa kontuan izanik eta zahartze aktiboa sustatuz. Inguruneko integrazioa eta autonomia funtzionala hobetzera eta narriadura kognitiboa eta fisikoa prebenitzera bideratutako talde jarduera multzoa da.